jueves, 27 de noviembre de 2014

2014ko urriaren 13a, klase praktikoa:


Gure lana aurrera eramateko asmoz, irakasleak baliabide digital askori buruz jakinarazi digu, informazioa jasotzeko, partekatzeko... hainbat  baliabide azaldu dizkigu: Slide Share, ISSUU, Scoop it eta Delicious. Slide Share da ezagutzen nuen bakarra baina ez dut inoiz erabili. beraz, gaurko klasea baliagarria izan zait gauza berriak ikasteko. Taldeka Scoop it bat eratzen ari gara, bertan bideo, artikulu eta bestelakoak erantsiz, betiere teknologia inguruko gaiak izanik.

Irakasleak klaseko dinamika aldatzea erabaki du; horretarako, klase osoa bildu gara bileran eta teknologiaren eta IKT ikasgaiaren inguruan aritu gara hizketan. Nahi zuenak bere iritzia partekatu zezakeen klasearen aurrean eta arazo edota zalantzarik izanez gero, denon artean konpontzen saiatzea izan da helburua. 

Egia esan, ez dugu orain arte horrelako klaserik eduki; hau da, irakasleek ez digute ikasgaiari buruz zer pentsatzen genuen adierazteko aukerarik eman. Baina baliagarria izan zaidala esan behar dut, askotan ez direlako ikasleen zalantzak entzuten eta irakasle izango garenean, umeekin horrelako tutoretzak edukitzea oso garrantzitsua da nire ustez, haien sentimenduak ezagutzeko aukerarik onena delako.  


                                    

No hay comentarios:

Publicar un comentario