domingo, 21 de diciembre de 2014

Amaierako sarrera...

Irakurle maiteok, 
Honela deitzen da IKT ikasgairako sortu behar dugun azkeneko sarreara; baina ez dut uste azkena izango denik. Oso gustora egon naiz apurka apurka blog honetan IKT ikasgaiaz aparte, ikusi duzuenez, beste ikasgaiekin eta nire interesguneekin zerikusia duten sarrerak jarriz. Nire ustez, beste gai batzuk sartuz, bizitasun pixka bat eman dio blogari

Askotan aipatu dudan bezala, nahastuta eta galduta sentitzen nintzen bloga sortu behar genuenean. Baina pixkanaka, ikaskideen laguntzaz eta blogean trasteatutzeaz batera, aurrera egin dut arazorik gabe. 

Blogaz aparte, taldeko sitesa "teknol@ngile@k", eraiki genuen eta taldeka zenez errazago egin zait sitesa kudeatzen ikastea. Bertan, batez ere egindako lan prozesuaz eta ondorioetaz arduratu naiz, gustora sentitzen nintzelako horretaz idazten. Horrez gain, Scoop it bat sortu genuen bertara guretzat interesgarriak ziren naiz guk egindako bideo, artikulu eta abar sartuz. Bideoren bat igo nuen, nola erabiltzen zen ikasiz.

Saio teoriko eta praktiko guztietara joan naiz, saio teoriko batera izan ezik, gaixorik nengoelako eta kasualidadez lista egun horretan bertan pasatu zuen irakasleak... baina beno, espero dut irakasleak konpromezu falta dudala ez ulertzea. Saio teoriko zein praktikoetan parte hartzaile izaten saiatuz naiz eta egia esan, orokorrean nahiko gustura sentitu naiz, batzuetan talde osoa batzen ginelako hitz egiteko gai konkretu bati buruz. 

Eta gehien gustatu zaidan lana, teknografia izan dela esan behar dut. Ideia ona otu zitzaidan hau egiteko: txikitatik irakasle lanbidearen inguruan izandako gorabeherak, arbelean egindako irudien, musikaren eta nire ahotsaren bitartez, istorio bat kontatu nuen. Ikaskideei asko gustatu zitzaiela esan zidaten eta horrek asko poztu ninduen, esfortsu handia egin nuelako bideoa ondo editatuta egon zedin.

Azkenik, esango nuke, IKT ikasgai honen planteamendua hasieran ez nuela oso ondo ulertzen, orain arte ez digulako inork asktasunez ikasgai baten ezagutza eraikitzeko aukerarik eman baina bukaeran konturatu naiz oso ideia ona izan dela, eta nire iritziz askoz gehiago ikasi dudala.

Bukatzeko, gabonak direla aprobetxatuz, abesti bat txertatuko dut.

Beste barik, 

Zorionak eta urte berri on : )

                        
DAL: Arrantza, ondare kulturala

Lehen Hezkuntzan ondare kulturala transmititzeko asmoz, Lekeitiora egin genuen osteratxoa bertan dokumental antzeko bideo bat grabatuz. Bideo honetan, arrantzalea izandako aitite batek bere bilobei kontatzen die hark bizitako arrantzale garaiak; berak esaten duen moduan, "arrantzalearena ez da bizitza erraza, baina aldi berean gure kultura da, gure herrikoa".
 
Bideoaren istorioa, herriko langile eta jendearen kontakizunetan dauka oinarria; haien laguntzarik gabe, ezinezkoa izango litzateke bideoa egitea. Bertako patroi, arrain saltzaile, eta sareak jozten dituen emakume zein gizonen istoriak entzun genituen eta guk gidoi literario propioa sortu genuen.

Ederto pasatu genuen, oso giro ona izan dugu gure artean eta emaitza ona lortu genuela uste dugu.

Hemen daukazue gure bideoa > Arrantza, ondare kulturala : )

                             
Musikako emanaldi artistikoa : )

Musikarako emanaldi bat prestatu genuen taldeka Lehen Hezkuntzako 2. zikloari zuzendutakoa. Nahiz eta lan asko egin, ederto pasatu genuen grabatzen : )

Hona hemen gure emanaldia, ea gustuko duzuen!

                          

sábado, 20 de diciembre de 2014

2014ko abenduaren 19a, klase praktikoa

Aurreko saio praktikoan ez genuen dokumentatzaile talde guztien aurkezpenak entzun alde praktikoan denbora faltagatik. Beraz, saio honetan bi taldek aurkeztu digute haien lana. Klasea dinamiko eta parte hartzailea egiten saiatu dira biak. 

Lehen dikumentatzaile taldeak, Dokuguneak sitesean sartuz (haiek eraikita sitesa) Hoy Potatoes programa erabiliz, IKTei buruzko definizioak zituen kruzigrama bat betetzea eskatu digu. Egia esan, baliabide hau Lehen hezkuntzan erabiltzea oso interesgarria iruditzen zait ez bakarrik IKT ikasgaian. 

Bigarren dokumentatzaile taldeak, Heziteknia sitesa sortu dutenak, whatsap aplikazioa erabiliz joko antzeko bat asmatu dute. Horretarako, whatsap taldeak osatu dituzte bi pertsonakoak. Pertsona bakoitza taldearen ordezkaria zen eta helburua, ikasleen mugikorretara ariketaren enuntziatua bialtzea da eta ikasleen artean koordinatzea ariketa egiterako orduan. 

Ni whatsap taldeetako batean nengoen eta hau zen bialdutako galdera: ze eguraldi egingo du ondorengo 4 egunetan Bilbon?. Honen inguruan 4 diapositibako pp bat sortu eta haien sitesera igo behar izan dut. Nire ustez, ez da oso ariketa ona Lehen Hezkuntzarentzat, mobilak gehiago erabiltzea inzitatzen duelako.
2014ko abenduaren 19a, klase teorikoa:

Azken saio teorikoa izan da hau, irakasleak bideo bat jarri digu eskola eta IKTen ingurukoa. Honetan, irakasleen kezkak agertzen dira IKT ikasgaia nola kudeatu gelan, egoten diren arazo eta zenbait konponbide proposatuz. Etorkizunean irakasle izango garenontzat gai honetaz kontzientzia hartzea ideia ona iruditu zait eta espero dut ordurako IKTen inguruko ezagutza nahiko handia izatea edozein arazori aurre egin ahal izateko. 

                                     http://yeux.com.mx/ColumnaUniversitaria/wp-content/uploads/2014/08/fe0e6bf5.jpg

jueves, 18 de diciembre de 2014

Autoebaluazioa

Ikasturtean hasieran IKT ikasgaian nahiko galduta ikusten nuen nire burua, ordura arte ez nuelako IKTekin lan egiteko aukera handirik iza. Baina esfortsu handiz lan egin ondoren, lana aurrera eraman ahal izan dut arazorik gabe. Ikasitako guztia irakasterakoan praktikan jartzea izango da hurrengo pausua eta interneten baliabide asko eskuragarri daudenez, klaseak entretenigarriak eta eraginkorrak izatea ahalbidetuko didatela uste dut. Bloga egitea interesgarria iruditu zait asko trasteatu ondoren erabiltzen ikasi dudalarik. Ikasturtean zehar IKTn egindako guztiaren jarraipena eramateko tresna egokia dela uste dut. Aurten bideoak editatzen ikasi dut nire praktiketako taldeari bakoitzaren irakasle identitateari buruz "teknografia" bat egin dugulako eta imovie programa erabili dut. Blogeko teknografia etiketan daukazue nik sortutako bideoa. Bakarka lan egiteaz gain, taldean ere aritu gara praktika saioan eta gure lan prozesua erakutsi dugu guk eraikitako "teknol@ngile@ak" sitesean. Sitesa hobeto kudeatzen ere ikasi dut. Beraz, hasieran IKTei buruz nuen aurreiritzia aldatu egin da, eta asko ikasi dudala irizten dut ikasgaiari begira.


domingo, 14 de diciembre de 2014

Aurkezpenak egiteko ze musika erabili? 

Aurkezpenak egiterakoan urduritasunak ez gaitu laguntzen, beraz, sentimendu hori murrizteko, musika lasaia erabiltzea ondo etortzen da, nire kasuan behintzat. Normalean, musika instrumentala jartzen dut, ahotsa duen musikak ez didalako arreta mantentzen uzten. Zuengan pentsatuz, hemen duzue aurkezpenak egiteko erabiltzea gustuko dudan musika estiloa : )