viernes, 12 de diciembre de 2014

2014ko abenduaren 12a, saio teorikoa eta praktikoa:

Aurreko egunean gure teknografiak aurkezteko denborarik izan ez genuenez, gaur erakutsi dizkiegu klasekideei. Gure teknografia guztiak amankomunean jartzeko asmoz, ondoren txertatuta daukazun power point honetan dago, Slide Share-ren bidez ikusgai dagoena:

                           

Aurkezpenaren sarrera nik egin dut eta gehiegi itxaron baino lehen, bakoitzaren teknografiak erakutsi ditugu. Konturatu gara klasekideen erreakzioa desberdina izan dela bideo bakoitza ikusita bideoak haien artean ezberdinak izan direlako. Taldekide guztion teknografiak gure teknolangileak sites-ean ikus ditzakezue.

Aurkezpenari dagokionez, aurreko lanean bezala, oso lasai agertu gara publikoaren aurrean, aurretiaz segurtasunez genekielako aurkezpenean nork zer esan behar zuen eta noski, musikak lagundu digu.


Gure ostesan, bi dokumentatzaile taldek saio praktikoa eman dute; lehenengo taldeak, baliabide teknologiko asko erakutsi dizkigu hezkuntzara bideratuta daudenak eta interesgarria iruditu zait gai hau, izan ere, ezagutzen ez dugun zenbait eta zenbait baliabide ditugu eskuragarri. Hurrengo taldeak, saio dinamikoago bat prestatu dute, hau da, klasekideok haien sitesean orrialde bat sortu eta galdera batzuk erantzunez, gure iritzia eman dugu sites bat eratzearen inguruan.


No hay comentarios:

Publicar un comentario