jueves, 27 de noviembre de 2014

Taldean lanean...


Lan honen aurkezpena egiteko, irakasleak EDU GLOGSTER bat egitea proposatu zigun baina harpidetzeko ordaindu egin behar zela konuratu gara eta horregatik PREZI bat egitea otu zaigu, lehendik erabiltzen genekielako eta aurkezpenak egiteko originalagoa delako ppt bat baino.





Taldean lanean...

Taldeka "ezagutzaren eta informazioaren gizartea"-ri buruzko testu bat irakurri, 5 hitz gako bilatu eta sintesi edo laburpen bat egitea tokatu zaigu. Lana taldeko sites-ean txertatu dugu eta bisitatu dezakezu: teknol@ngile@k deitzen da gure sites-a eta bertan, lana, bere prozesua eta ondorioak erantsi ditugu. Lana hobeto burutzeko, antolatu egin gara; niri testu bat irakurtzea egokitu zait eta ondoko hauek izan dira testua irakurri ostean ateratako apunteak:

           

 Horrez gain beste bi testu irakurri ditut, gaiari buruz zerbait gehiago jakiteko asmoz; testuetako bat "Más información, menos conocimiento" izan da eta bestea, "Sociedad de la información> sociedad del conocimiento?" 
2014ko urriaren 31, klase praktikoa:

Gaur ere saio honetan taldeka bildu gara Google Sites-ean lan egiteko asmoz. Hasieran, sites-a egiteko plantilla ezegokia aukeratu dugu, oso zaila baita ulertzeko eta berehala aldatu dugu. Irakasleak adierazi digu, klaseko talde bakoitzak lan desberdina bete behar duela eta helburua, denok denetatik ikastea dela. Guri, beste saio batean aipatu zigun bezala, TEKNOGRAFIA bat egitea tokatu zaigu taldekide bakoitzari; beste batzuei DOKUMENTATZAILE lana eta beste hainbat rol (egelan erantsita digu). Oraindik ez daukat teknografia egiteko ideia zehatzik baina apurka-apurka ideiak hartzen joan behar naiz azkeneko momenturako ez uzteko. Itxura ona ari da hartzen momentuz : )





2014ko urriaren 30a, klase praktikoa:

Gaur taldean sortu behar dugun Google sites-ean lan egiteari ekin diogu. Beraz, taldeka bildu eta sites-a ordenatzen jardun dugu. Baina, ezustean harrapatu gaitu su simulakroak! Alarma martxan jarri da eta dena zegoen lekuan utzi ondoren, eraikinetik kanpora joan gara segituan. 10 bat minutu eman ditugu eta ondoren lanera bueltatu gara. 

Bakarkako blogari dagokionez, oraindik ez dut gehiegi trasteatu eta zail egiten zait. Baina itxaropena dut azkenean kontrolatzen ikasiko dudala : ) 


2014ko urriaren 30a, klase teorikoa:

Saio honetan, Madrileko Unibertsitatek María Acaso irakasle eta ikertzailearen bideo bat ikusi dugu, "Visiones disruptivas de la educación" hain zuzen. Honek, hezkuntza artistikoaren inguruan zehazki metodologia berritzaileak ikertzen ditu. eta bere ustez, hezkuntza-sistema nahiko zaharkituta dago.  Bideo honen bitartez, hezkuntza-sistema zaharberritzeko irakasleek 5 ezaugarri izan behar dituzte kontuan:

                          


Bideo honen bitartez, hezkuntza-sistema zaharberritzeko irakasleek 5 ezaugarri izan behar dituzte kontuan:

1- Autoritatea: sistema autoritario alde batera utzi behar da sistema demokratiko bati bidea zabalduz.

2- Ikusezina: irakasle bezala, nolakoak garen ezagutzea den nolakoa den gure diskurtsoa.

3- Espazioa/denbora: espazioari dagokionez, gelak modifikatu beharko genituzke, hormak pertsonalizatuz, janaria eta musika erabiltzea gela barruan. Denborari dagokionez, teknologia berriak (facebook, twitter, skype... ) eta liburuak erabiltzea.

4-Informazioa: errealitatea klasearekin lotzea ikasleei interesatzen zaiena kontuan hartuz: ikus-kulturarekin zerikusia duen guztia, musika eta arte garaikidea landu (bideo-artea, performance, argazkilaritza...)

5-Ezagutza: ikaslearen rola aldatzea harrera-sistema batetik produkzio sistema batera. Horretarako, proiektuei buruzko hezkuntzari eman behar zaio bidea.

2014ko urriaren 24a, klase praktikoa

Klase praktikoetan blog pertsonalean lan egiteko denbora ematen digu irakasleak. Edozein zalantza edo galdera izanez gero, klasekideen artean konpontzen saiatzen gara edo bestela irakasleari eskatzen diogu laguntza. 

Pixkanaka pixkana bloga erabiltzen ikasten ari naiz, beraz itxaropen gehiago daukat bloga erabiltzerako momentuan : ) 

Taldeka sites bat eraiki behar dugula azaldu digu irakasleak; sites horretan, saio praktikoan bidaltzen dizkigun lanak txertatuko ditugu. Klaseko talde bakoitzak rol ezberdina izango du helburua elkarelikatze bat izanik, hau da, talde bakoitzak beste talde batzuekin haien lana elkarbanatu edo konpartituko dute ondoren ebaluatuz. Gure taldean, bakoitzak teknografia bat egin behar du, hau da, guretzat zer den irakasle identitatean garrantzitsua. Beraz, apurka-apurka ideiak hartzen joango gara gure bideoa egiteko. Teknografia bat zer den eta nola egin ikasteko, "Kilikatik"-en dauden teknografiez baliatu gara.

2014ko urriaren 16 eta 17a klase praktikoak: 

Saio hauetan irakasleak blogak egiten jarraitzeko esan daigu. Horretarako, irakasleak sortutako "Kilikatik" blogean beste urte batzuetan ikasleek taldeka egindako blogak ikusten aritu gara. Irakasleak nahiko galduta geundela ikusita, orientatu egin gaitu eta bakoitzaren galderei erantzun die. 

Halaber, oraindik ere nahiko galduta sentitzen naiz, ez dudalako bolga trasteatzeko denbora asko izan. Beraz, lanaren ekin beharko diot aurrerantzean!