viernes, 12 de diciembre de 2014

2014ko abenduaren 11, klase teorikoa:

Saio teoriko honetatik aurrera, klasekideok taldeka ebaluketa honetan zehar egindako lana aurkeztu dute. Dokumentatzaileek haien sites edo blog-ak azladu dizkigute; dokumentatzaile talde bakoitzari 4-5 talde tokatu zaizkie behatzeko. Hauen lana, talde horiek egindako lan prozesua hasunartzea izan da, kazetariak izango balira bezala. Horretarako, taldeekin elkarrizketak, argazkiak eta orokorrean informazioa konpartitu dute haien blog edo sitesa eraikitzeko. Horrez gain, dokumentatzaile talde bakoitzak beste gai bat lnadu du (aurkeztu duen lehen taldeak, hezkuntza eredu ezberdinei buruzko lantxoa egin dute, adibidez).
Orokorrean, lan handia egin dutela uste dut, pazientzia handiz jokatu dute behatzea tokatu zaien taldeekin, haien lana betetzeko itxaron dutelako. Azken batean, kazetari moduan jardun dute argazkiez eta informazioaz oinarritu direlako.

miércoles, 10 de diciembre de 2014

Malala Yousafzaik, Bakearen Nobel Saria jaso du

Bakarrik 17 urter beteta, Bakearen Nobel saria jaso du gaur, 2014ko abenduaren 10ean. Malalak nahiko bizitza latza izan du Palestinako Swat-eko herri txikian Talibanek konkistatu zutenetik. Eskolara zihoan egun batean, tiro egin zioten eta zorionez, biziraun du. Oso neska ausarta da eta emakumeen hezkuntza jasotzeko eskubideen alde egiten du neska honek. Izan ere bere herrialdean 400 eskola baino gehiago suntsitu dituzte terroristek eta Nobel sariarekin lortu duen diru guztia, hezkuntzan inbertituko du, batez ere bere herrialdeko hezkuntzan, ume guztiek ikasteko eskubidea dutelako. Bere hitzaldia entzun ostean harrituta geratu nahiz, haun gaztea izanik ideiak oso argi ditu eta oso ausarta da mundu guztiaren aurrean horrela hitz egiteko.

"Batzuetan jendeak galdetzen dit, zergatik jaso behar dute emakumeek hezkuntza? Zergatik da haientzako garrantzitsua? Baina nik uste dut galdera garrantzitsuagoa dela zergatik ez dute eskolarako eskubidea izan behar?" 
Malala Yousafzai, 2014ko abenduaren 10ean.

                          

martes, 9 de diciembre de 2014

  Jamie Cullum
  
Jazz pianista eta abeslari hau, 1979ko abuztuaren 20an jaio zen Romoford-en, ingalaterran. Bere karrera musikala 16 urterekin hasi zuen taberna, klub eta hoteletan joz. Ondoren Reading unibertsitatera joan zen zinema eta ingeleseko ikasketak egiteko. Orduan hasi zen konposatzen eta berak sortzen zituen film laburretan musika propioa jartzen zuen. Jamie Cullum Trio sortu zuen gero, eta horrela bere lehenengo diskoa kaleratu zuen: Heard It All Before (1999). Disko honekin, arrakasta handia lortu zuen eta orduz geroztik konposatzen eta kontzertuak ematen jarraitu du hainbat disko ateraz.


DISKOGRAFIA
 
Nire Jamie Cullum-en kantarik gustukoenetarikoa "You're Not The Only One" txertatuko dizuet hemen, ea gustatzen zaizuen : )


                          
Emma Watson, genero berdintasunaren inguruko hitzaldia

2014ko irailaren 22an, Emma Watson aktore famatuak, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko hitzaldi honetan, emakumeek eta gizonek eskubide berdinak izan behar dituztela aipatzen du. Izan ere, bere ustez herrialde batean ere ez da lortu berdintasun osoa eta hori aldatzeko gizonen laguntza ere behar da ezinbestean. Gizonek ere hartu behar dute injustizia honetan parte. Nire ustez, oso neska ausarta eta indartsua da Emma; ideiak eta iritziak oso argi adierazten ditu.

                           

lunes, 8 de diciembre de 2014

Gatibu eta Berri txarrak-en disko berriak

Arrakasta handia izan du gatibuk disko berriarekin; ilara handiak egon ziren diskoa firmatu eta taldekoekin argazkia atera nahi zutenentzat. Berri Txarrak taldeak ere disko berri bat atera du arrakasta handia lortu duelarik entzuleengan. Oso onak dira bi talde hauek eta haien kontzertuak entzuteko aukera izan dut.

 
Durangoko azoka, 2014

Aurten ere hemen egon naiz, argitaratutako liburu eta disko berriak ikusteko asmoz. Horrez gain, pare bat kontzertuetara joan naiz, Berri txarrak, Iheskide eta Gatibu hain zuzen. Oso giro ona egon da eta beste herri batzuetako ezagun askorekin egoteko aukera paregabea izan da.


                

jueves, 4 de diciembre de 2014

2014ko abenduaren 4a, klase praktikoa: 

Irakasleak Xarxatik blog-a erakutsi digu, Bigarren Hezkuntzako irakasle batek sortutakoa. Blog honetan, hezkuntzari buruzko hausnarketa eguneratua dago eta gure banakako blogak aberasteko bertan informazioa topatzea baliagarria izan daitekeela uste dut.

Horrez gain, RSS edo informazio jarioak (ingelesez feed) egitea zer den azaldu digu irakasleak. RSS jarioak irakurri eta aurkezten dituzten programak jario-irakurleak dira, hau da, honi esker, informazioa elkarbanatu eta beste webgune batzuetan erabiltzen posible da (sindikazioa deritzo honi).
Horrela, nahi bezain besteko blogen eduki laburtua eskuratu daiteke sistema eragilearen mahaigainean, posta elektroniko aplikazioetan edo jario-irakulre bezala funtzionatzen duten aplikazioetan.

Hau praktikan jartzeko, Kilikatik blogaren nondik norakoak ikusteko, nire blog-eko gadgeten tokian aurkituko duzue Kilikatik jartzen duen etiketa bat. Honela, bertan agertzen diren berri guztiak izango ditut eguneratuta.