sábado, 20 de diciembre de 2014

2014ko abenduaren 19a, klase praktikoa

Aurreko saio praktikoan ez genuen dokumentatzaile talde guztien aurkezpenak entzun alde praktikoan denbora faltagatik. Beraz, saio honetan bi taldek aurkeztu digute haien lana. Klasea dinamiko eta parte hartzailea egiten saiatu dira biak. 

Lehen dikumentatzaile taldeak, Dokuguneak sitesean sartuz (haiek eraikita sitesa) Hoy Potatoes programa erabiliz, IKTei buruzko definizioak zituen kruzigrama bat betetzea eskatu digu. Egia esan, baliabide hau Lehen hezkuntzan erabiltzea oso interesgarria iruditzen zait ez bakarrik IKT ikasgaian. 

Bigarren dokumentatzaile taldeak, Heziteknia sitesa sortu dutenak, whatsap aplikazioa erabiliz joko antzeko bat asmatu dute. Horretarako, whatsap taldeak osatu dituzte bi pertsonakoak. Pertsona bakoitza taldearen ordezkaria zen eta helburua, ikasleen mugikorretara ariketaren enuntziatua bialtzea da eta ikasleen artean koordinatzea ariketa egiterako orduan. 

Ni whatsap taldeetako batean nengoen eta hau zen bialdutako galdera: ze eguraldi egingo du ondorengo 4 egunetan Bilbon?. Honen inguruan 4 diapositibako pp bat sortu eta haien sitesera igo behar izan dut. Nire ustez, ez da oso ariketa ona Lehen Hezkuntzarentzat, mobilak gehiago erabiltzea inzitatzen duelako.
2014ko abenduaren 19a, klase teorikoa:

Azken saio teorikoa izan da hau, irakasleak bideo bat jarri digu eskola eta IKTen ingurukoa. Honetan, irakasleen kezkak agertzen dira IKT ikasgaia nola kudeatu gelan, egoten diren arazo eta zenbait konponbide proposatuz. Etorkizunean irakasle izango garenontzat gai honetaz kontzientzia hartzea ideia ona iruditu zait eta espero dut ordurako IKTen inguruko ezagutza nahiko handia izatea edozein arazori aurre egin ahal izateko. 

                                     http://yeux.com.mx/ColumnaUniversitaria/wp-content/uploads/2014/08/fe0e6bf5.jpg

jueves, 18 de diciembre de 2014

Autoebaluazioa

Ikasturtean hasieran IKT ikasgaian nahiko galduta ikusten nuen nire burua, ordura arte ez nuelako IKTekin lan egiteko aukera handirik iza. Baina esfortsu handiz lan egin ondoren, lana aurrera eraman ahal izan dut arazorik gabe. Ikasitako guztia irakasterakoan praktikan jartzea izango da hurrengo pausua eta interneten baliabide asko eskuragarri daudenez, klaseak entretenigarriak eta eraginkorrak izatea ahalbidetuko didatela uste dut. Bloga egitea interesgarria iruditu zait asko trasteatu ondoren erabiltzen ikasi dudalarik. Ikasturtean zehar IKTn egindako guztiaren jarraipena eramateko tresna egokia dela uste dut. Aurten bideoak editatzen ikasi dut nire praktiketako taldeari bakoitzaren irakasle identitateari buruz "teknografia" bat egin dugulako eta imovie programa erabili dut. Blogeko teknografia etiketan daukazue nik sortutako bideoa. Bakarka lan egiteaz gain, taldean ere aritu gara praktika saioan eta gure lan prozesua erakutsi dugu guk eraikitako "teknol@ngile@ak" sitesean. Sitesa hobeto kudeatzen ere ikasi dut. Beraz, hasieran IKTei buruz nuen aurreiritzia aldatu egin da, eta asko ikasi dudala irizten dut ikasgaiari begira.


domingo, 14 de diciembre de 2014

Aurkezpenak egiteko ze musika erabili? 

Aurkezpenak egiterakoan urduritasunak ez gaitu laguntzen, beraz, sentimendu hori murrizteko, musika lasaia erabiltzea ondo etortzen da, nire kasuan behintzat. Normalean, musika instrumentala jartzen dut, ahotsa duen musikak ez didalako arreta mantentzen uzten. Zuengan pentsatuz, hemen duzue aurkezpenak egiteko erabiltzea gustuko dudan musika estiloa : )

                             

viernes, 12 de diciembre de 2014

Nire Teknografia: Irakaslea, zergatik?

Hemen duzue nire teknografia, ea gustatzen zaizuen : )

                   

2014ko abenduaren 12a, saio teorikoa eta praktikoa:

Aurreko egunean gure teknografiak aurkezteko denborarik izan ez genuenez, gaur erakutsi dizkiegu klasekideei. Gure teknografia guztiak amankomunean jartzeko asmoz, ondoren txertatuta daukazun power point honetan dago, Slide Share-ren bidez ikusgai dagoena:

                           

Aurkezpenaren sarrera nik egin dut eta gehiegi itxaron baino lehen, bakoitzaren teknografiak erakutsi ditugu. Konturatu gara klasekideen erreakzioa desberdina izan dela bideo bakoitza ikusita bideoak haien artean ezberdinak izan direlako. Taldekide guztion teknografiak gure teknolangileak sites-ean ikus ditzakezue.

Aurkezpenari dagokionez, aurreko lanean bezala, oso lasai agertu gara publikoaren aurrean, aurretiaz segurtasunez genekielako aurkezpenean nork zer esan behar zuen eta noski, musikak lagundu digu.


Gure ostesan, bi dokumentatzaile taldek saio praktikoa eman dute; lehenengo taldeak, baliabide teknologiko asko erakutsi dizkigu hezkuntzara bideratuta daudenak eta interesgarria iruditu zait gai hau, izan ere, ezagutzen ez dugun zenbait eta zenbait baliabide ditugu eskuragarri. Hurrengo taldeak, saio dinamikoago bat prestatu dute, hau da, klasekideok haien sitesean orrialde bat sortu eta galdera batzuk erantzunez, gure iritzia eman dugu sites bat eratzearen inguruan.


2014ko abenduaren 11, saio praktikoa:

Saio praktikoan, hirugarren dokumentatzaile taldeak haien lan prozesua nolakoa izan den aurkezteko EDUglogster-a erabili du galdera batzuk planteatuz. Originala eta desberdina iruditu zait haien aurkezpena eta enzuleen arreta mantentzeko era egokia izan dela uste dut, gure parte hartzea sustatu dutelako. 

Hurrengo taldeak ez du asti handirik izan saioa bukatzear zegoelako, eta hauek ere haien sitesa azaltzeaz gain, ariketa praktiko interesgarri bat planteatu digu WhatsApp aplikazioa erabiliz. Ariketa hurrengo egunean egingo dugula erabaki dute denbora falta zela eta.


Hona hemen EDUglogster-en adibide bat ingalaterrako musikari buruzkoa: