jueves, 16 de octubre de 2014

Egunerokoa

2014ko urriaren 16a klase teorikoa:

Lehenengo eguna izan da gaur eta ebaluaketa honetan IKT ikasgaian zer egingo dugun azaldu digu irakasleak:

-Bakoitzak blog bat sortu behar dugu; blog honetan, zera sartu dezakegu:
  • Astero edo egunero IKT saioetan egindako eta horren inguruko hausnarketak txertatu behar ditugu, eguneroko baten bezala.
  • Irakaskuntza prozesuaren inguruko ekarpenak: hezkuntzan erabili daitezkeen baliabide digital desberdinak, IKT-en inguruko bideoak, bitxikeriak edo gustoko gaiak.

Hori azaldu ostean, diapositiba batzuen bitartez, IKTen inguruko galdera erretoriko batzuk utzi ditu airean. Galdera horien inguruan hobeto hausnartzeko eta adi egoteko, begiak itxi ditugu eta irakasleak horrelako galderak bota ditu: zer dira IKTak? Nola definituko zenituzke? Ezagutzen al duzu euren ezaugarrietako bat?... Ondoren begiak zabaldu eta galdera horiek zer ekarri digun gogora idazteko esan digu, erantzun, irudi edo hitzen bitartez. Nik KAOSA eta GALERA hitzak idatzi nituen, nahiko galduta sentitu naizelako.

Hausnarketa >  Inoiz ez dut blog bat egin eta nola erabiltzen den jakiteko asko trasteatu behar dudala konturatu nahiz. Horrez gain, bloga lehen bailehenegiten hasi behar dudala konturatu naiz!