jueves, 4 de diciembre de 2014

2014ko abenduaren 4a, klase praktikoa: 

Irakasleak Xarxatik blog-a erakutsi digu, Bigarren Hezkuntzako irakasle batek sortutakoa. Blog honetan, hezkuntzari buruzko hausnarketa eguneratua dago eta gure banakako blogak aberasteko bertan informazioa topatzea baliagarria izan daitekeela uste dut.

Horrez gain, RSS edo informazio jarioak (ingelesez feed) egitea zer den azaldu digu irakasleak. RSS jarioak irakurri eta aurkezten dituzten programak jario-irakurleak dira, hau da, honi esker, informazioa elkarbanatu eta beste webgune batzuetan erabiltzen posible da (sindikazioa deritzo honi).
Horrela, nahi bezain besteko blogen eduki laburtua eskuratu daiteke sistema eragilearen mahaigainean, posta elektroniko aplikazioetan edo jario-irakulre bezala funtzionatzen duten aplikazioetan.

Hau praktikan jartzeko, Kilikatik blogaren nondik norakoak ikusteko, nire blog-eko gadgeten tokian aurkituko duzue Kilikatik jartzen duen etiketa bat. Honela, bertan agertzen diren berri guztiak izango ditut eguneratuta.

jueves, 27 de noviembre de 2014

2014ko urriaren 27ko klase teoriko eta praktikoa:


Saio teorikoan, klasekideek aurkezpenak egiten jarraitu dute eta aurkezpenak egiteko aurretik erabili ez ditudan programak erabili dituzte, POWTOON eta EMAZE hain zuzen. Aplikazio hauek oso baliagarriak iruditu zaizkit eskolan irakase bezala noizean behin azalpenak emateko. Eskola 2.0a aurrera eramateko aukera ona iruditzen zait baliabide hauek ezagutzea eta erabiltzen ikastea.

Saio praktikoan, berriz ere elkartu gara taldeka baina taldean ez geneukanez beste zereginik, sites-eko informazioa ondo antolatzen jarraitu eta ondoren, bakoitzak bere banakako blog-a egiten jarraitu dugu. Irakaseleak esan digu blog-a berarekin partekatu behar dugula bere e-mailera URLa bidaliz. 
2014ko urriaren 21a, klase praktikoa:

Saio honetan bideo bat ikusi dugu eta herrialde desberdinetan IKTei buruz egindako proiektua azaltzen du: herrialde azpigaratuetan, erronka konplexuak planteatzen dizkie ordenagailuen bidez eta hezkuntza jazo ez arren, hauei aurre egiteko kapaz dira. Zergatik? ordenagailu hauetan, umeak taldeka daudelako eta ez bakarrik. Zalantza edo arazoren bat izan ezkero, berdinen arteko ikaskuntza ematen da elkarri laguntzen dietelako.

           


Oso interesgarria iruditu zait bideo hau eta hau ikusi ostean, zera ondorioztatu dut, irakaslea ikaskuntza-prozesuaren gidari dela eta ikasleak berriz, garrantzi osoa dutenak. Nire iritziz, ikasle guztiak dira ikasteko gai, orientazio eta laguntza baino ez zaie falta. 

2014ko urriaren 20a, klase teorikoa eta praktikoa :

Gaurko teoria saioan, talde batzuek aurkezpenak egiten jarraitu dute dokumentatzaileek informazioa pilatzen zuten bitartean. 

Praktika saioan, ikaskide batek POWTOON aplikazioa erakutsi dit, aurkezpen originalak egiteko aproposa iruditu zaidana. Atzo komunikazioko mintegian, hizkuntza modu digitalean lantzeko baliabide digital erabiltzen eta sortzen irakatsi digu: HOT POTATOES. Nik uste dut irakasterakoan oso baliagarri egingo zaizkidala. 


                                       
2014ko urriaren 13a, klase praktikoa:


Gure lana aurrera eramateko asmoz, irakasleak baliabide digital askori buruz jakinarazi digu, informazioa jasotzeko, partekatzeko... hainbat  baliabide azaldu dizkigu: Slide Share, ISSUU, Scoop it eta Delicious. Slide Share da ezagutzen nuen bakarra baina ez dut inoiz erabili. beraz, gaurko klasea baliagarria izan zait gauza berriak ikasteko. Taldeka Scoop it bat eratzen ari gara, bertan bideo, artikulu eta bestelakoak erantsiz, betiere teknologia inguruko gaiak izanik.

Irakasleak klaseko dinamika aldatzea erabaki du; horretarako, klase osoa bildu gara bileran eta teknologiaren eta IKT ikasgaiaren inguruan aritu gara hizketan. Nahi zuenak bere iritzia partekatu zezakeen klasearen aurrean eta arazo edota zalantzarik izanez gero, denon artean konpontzen saiatzea izan da helburua. 

Egia esan, ez dugu orain arte horrelako klaserik eduki; hau da, irakasleek ez digute ikasgaiari buruz zer pentsatzen genuen adierazteko aukerarik eman. Baina baliagarria izan zaidala esan behar dut, askotan ez direlako ikasleen zalantzak entzuten eta irakasle izango garenean, umeekin horrelako tutoretzak edukitzea oso garrantzitsua da nire ustez, haien sentimenduak ezagutzeko aukerarik onena delako.  


                                    
2014ko urriaren 13a, aurkezpena:


Gaur 5 taldek aurkeztu dugu taldeko lana. Prezi baten bitartez oinarritu gara lan aurkezpena egiterako momentuan. Modu originalago batean eta entretenigarriagoa izateko asmoz, musikaz baliatu gara, preziaren bitartez jarri duguna. Sarrera honetako "Prezi" enlazean klikatuz gero, prezian sortutako klaseko aurkezpena ikusiko duzu.



                 
Egia esan, taldekide guztiok oso lasai egon gara aurkezpenean, baliteke musikaren presentzia izan dugulako eta nahiko ondo egin dugula esango nuke. Gainera, klasekideen arreta handiagoa izan dela uste dugu musika jarri dugulako. Halaber, aurkezpenaren ondorioak eta prozesua, taldeko sites-ean partekatu dugu. 



1. Irakurgaia

"IKTak, hezkuntza eraberritzeko aitzakia" testua irakurri ondoren, hona hemen landutakoa:

Hitz gakoak:

- Informazioa
- Natibo digitalak
- Prestakuntza eza
- Alfabetatze
- Errealitatea

2 galdera:

1. Ezagutza eta informazioaren gizartean bizi gara baina horrek esan nahi al du ezagutza eta informazio gehiago dugula?
2. Zer aldarrikatzen digu IKTak hezkuntzan?

Sintesia

Harrigarria da zenbaterainoko garrantzia duen IKTak hezkuntzan. Izan ere, ikasleen aktibotasunean, talde lanetan, motibazioan eta errealitatearekiko loturetan eragin zuzena du. Egun, ikasleek etengabe erabiltzen dute teknologia eskolatik at, natibo digitalak direlako eta eskoletan teknolgia berrien inguruan duten ezagutza kontuan hartuz, motibagarriagoa izango litzateke ikasketa-prozesua haientzat. Gainera, etorkizunean arazoei aurre egiteko aukera emango die. 

Irakasleak ordea, ez dute askotan prestakuntza eta baliabide nahikorik eta beraz, alfabetatze digitala beharrezkoa izango litzateke, ikasleen errealitatearekin bat egiteko. Azken finean, pertsonaren garapenerako IKTen erabilera funtsezkoa da bai eskoln bai kanpoan, garrantzia baitu errealitatearekin lotzea eta bat egitea ikaskuntza-prozesua aberasgarria izateko.